Irizar marka

Irizarri buruz

Inoiz baino sendo eta gazteago

Zabaldu

Irizar nazioarteko presentzia duen enpresa talde bat da, eta gaur egun jarduera honako sektore hauetan du: bidaiarien garraioa, elektromugikortasuna, elektronika, motor eta sorgailu elektrikoak, konektibitatea eta energia.

Taldea zazpi markak osatzen dute eta haien produkzio jarduera 13 lantegitan gauzatzen dute. Lantegiak Espainia, Maroko, Brasil, Mexiko eta Hegoafrikan daude. Gainera I+G zentroa du, luzerako ikuspegia duena bere produktu eta sistemen ikerketa aplikatuan eta garapen teknologikoan.

1889an sortua, Irizar talde sendoa da gaur egun. 2.850 pertsona baino gehiagok osatzen dute, eta bost kontinenteetan du presentzia komertziala. Geografia eta industria arloan dibertsifikatua, etengabe hazten ari da, eta apustu irmoa du egina markaren, teknologiaren eta iraunkortasunaren alde.

Urtean 433 milioi euro baino gehiagoko fakturazioarekin bost kontinenteetako 90 herrialde baino gehiagotan presentzia komertziala du.

Irizar S. Coop da Taldeko enpresa matrizea eta egoitza nagusia Ormaiztegin dago. Han dago Creatio ere, Irizar taldearen Ikerketa eta Garapenerako Zentroa.

Produktuak eta teknologia

Autokar eta autobus iraunkorrak, Irizar teknologia eta markarekin

Zabaldu

Gure etorkizuneko ildo estrategikoetan sartzen dira teknologia eta marka propioko produktuen garapena, eta baita ahalmen teknologikoa eta industria dibertsifikazioa areagotzeko apustu argia ere.

Bezeroei balio erantsi handia eskaintzen diegu, haien esku jartzen baititugu talde osoaren ezagutzarekin sortu eta garatutako produktuak, Premium sektorera bideratuak eta segurtasun, fidagarritasun, iraunkortasun, teknologia, zerbitzu eta errentagarritasunean bereizten direnak.

Arrazoi horrengatik sortu zen Creatio – Irizar Taldearen Ikerketa eta Garapen Zentro berria  Creatiok  Taldearen ikerketa aplikaturako eta garapen teknologikorako ahalmenak bultzatzen ditu, bere sistema eta produktuetarako.

Creatio berrikuntzan lan egiten du epe luzerako ikuspegiarekin, etorkizuneko lehiakortasun iraunkorraren hobekuntzan gure jarduera alorretan aberastasuna eta enplegua sortzen duen hazkundean pentsatuz.

Creatiok Taldeko konpainietatik iritsitako sinergiak eta gaitasun teknologikoak lotzen ditu eta berrikuntza industrialaren aldeko etengabeko apustuaren emaitza da, hori baita Irizar Taldearen estrategiaren giltza. Gaur egun kutsu tradizionalagoko gaiak lantzen ditu, hala nola sistemen integrazioa, eta irmo babestuko du Taldea Irizar markako autokar integralen eta elektrikoen garapen berrietan.

 

+ Irizar markako autokar integralak

Gure markaren ordezkari gorenak Irizar markako autokar eta autobus integralak dira. Gaur egun autokar integralen gaur egun autokar integralen gama osoa eskuragarri dago hala eskatzen duten bezeroentzat. Hori da, zalantzarik gabe, Europan eta Estatu Batuetan marka propioarekin hazteko gure estrategia argia.

+ Elektromugikortasuna, Taldearen etorkizunerako apustua

Irizarrek hirietako elektromugikortasunaren merkatuan lider izateko erabakimena du eta kontzeptu horiekin lotutako teknologia berrietan abangoardian posizionatzekoa. Bide horretan garraio garbiak eta irisgarriak erabiltzea sustatuko du, ingurumenaren, ongizatearen eta pertsonen osasunaren alde egingo dutenak eta hirigune hobeak sortuko dituztenak.

Kutsadura akustikoa murriztearen alde egiten du, kostuak gutxituko dituzten kontsumo baxuen alde eta zero igorpeneko ibilgailuen alde. Hau Irizar Taldearen etorkizuneko lerro estrategiko berria da

Dagoeneko errealitatea den hiriko autobusaz gainera Taldea beste proiektu anbiziotsu batzuetan murgilduta dago, eta jarduera lerro berri hau gauzatzeko lantegia eraikitzen ari da.

Martxan dauden proiektuek hirietako elektromugikortasun beharrak osatuko lituzkete, eta baita haien osagai eta sistema nagusiak ere:  ibilgailuak, karga sistemak, energia biltegiratzeko sistemak eta abar.

+ Irizar i2e, hiriko autobus % 100 elektrikoa

2014an Irizarrek bete egin zuen autobus %100 elektrikoaren hiru unitate zirkulazioan jartzeko erronka, bi Bartzelona hirian eta lehenengoa Donostian.

2014ko uztailean Irizarrek lehenengo unitatea entregatu zuen Donostian, markaren estrategiaren barruan beste urrats bat eginez, lehenengo hiri autobus %100 elektrikoa bezeroei aurkeztu zienean.

Abuztuan eta urrian hurrengo biak entregatu ziren, Bartzelonako hirian, horrekin Zeus europar proiektuaren baitan autokarrak entregatzen zituen lehen enpresa europarra bihurtuta.

Gaur egun Irizar i2e-a Londres, Bartzelona, Paris eta Marseillako kaleetan dabil

Irizar i2e dagoeneko hiri mugikortasunera bideratutako iraunkortasunaren eta ekoefizientziaren erreferente bihurtu da, hiriko garraioaren gaur egungo zein etorkizuneko beharrak asetzeko.

Ikusi Irizar e-mobility

Bezeroaren fidelizazioa

Bezeroarengatik eta bezeroarentzat

Zabaldu

Marka gure aktibo nagusia eta ikono eztabaidaezina da gure bezeroen balioa maximizatzeko estrategian. Haien beharretara ondoen egokitutako produktu eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen dizkiegu eta konfiantza izan dezaketen proiektu sendo baten bermea. Gertutasunean eta harreman zuzenean oinarritutako estrategia dugu, hartara leialtasuna eta konfiantza lortzeko.

Egunez egun saiatzen gara autobus eta autokarren sektorean liderrak izateko. Gure etorkizuneko arrakastak hainbat giltzarri ditu: kudeaketa bikaintasuna, gure pertsonen konpromisoa komunikazioa, parte-hartzea, autogestioa eta talde lana sustatuz, norberak bere aukera eta ilusioaren araberako ekarpenak egin ditzakeen ingurunea bilatzea eta eraginkortasuna.

Diseinua eta berrikuntza

Irizar markaren sendotasuna zutabe nagusi hauetan oinarritzen da

Zabaldu

Gure autobus eta autokarren diseinua, berrikuntza eta abangoardiako teknologien eta irtenbideen garapena dira Irizar marka ezagun egiten duten zutabeetako batzuk eta gure kulturaren eta nortasunaren parte dira.

Etengabe lan egiten dugu produkzio lantegiak hobetzeko proiektuetan, instalazioetako irudian, teknologia berrietan eta produktuaren eta zerbitzuaren eta estrategia eta kudeaketaren berrikuntzan. Horrek ahalbidetzen digu beti aurretik doan antolaketa arina izatea.

Gero eta biziagoak dira ezagutza eta talentua geureganatzeko ahaleginak eta, horri esker, produktu berritzaile eta abangoardiako teknologiadunak sortzeko gaitasuna areagotzen dugu.

Creatiok Taldearen ikerketa aplikaturako eta garapen teknologikorako ahalmenak bultzatzen ditu, bere sistema eta produktuetarako. Creatio berrikuntzan lan egiten du epe luzerako ikuspegiarekin, etorkizuneko lehiakortasun iraunkorraren hobekuntzan gure jarduera alorretan aberastasuna eta enplegua sortzen duen hazkundean pentsatuz.  Gainera, mundu osoko teknologia zentro, institutu eta ingeniaritza independenteekin lankidetzan dihardugu.

+ Industria berrikuntza

Markaren eta produktu integralen aldeko apustua egin genuenetik Irizarren industria aniztasunaren eta teknologiaren aldeko ahalegin handia egiten ari gara, eta aldi berean, produktuen kalitatea eta fidagarritasuna sustatzen ditugu.  Berrikuntzan liderrak diren autokar belaunaldi berriak ari gara sortzen, beri ere balio erantsia emanda diseinuan, aerodinamikan, erosotasunean, segurtasunean, fidagarritasunean, operadorearentzako errentagarritasunean, teknologian eta abangoardiako sistemetan.

Gainera, mundu osoko bezeroengana hurbiltzen gara, produktu eta zerbitzu guztiak haien beharretara egokituz eta pertsonalizatuz, eta hazkunde ikaragarriak ekartzen ditu, batez ere Mexikon eta Brasilen.

+ Berrikuntza teknologikoa

Berrikuntza teknologikoa etorkizunerako gure apustua da

Gaur egun murgilduta gauden ikerketa lerroek karrozeriako osagaiak integratzea aurreikusten dute, eta baita sistemak, multiplexatuak eta elektronika modu masiboan (MMI) integratzea ere.

Horretaz gainera, segurtasunean gehiago eskaintzen ari gara MagicEye-rekin. Irizar Taldeko Datik enpresak  garatutako laguntzarako sistema teknologiko aurreratua da, arreta galtzeko eta talka egiteko arriskuak minimizatzea ahalbidetzen duena, ikusmen artifizialeko eta radar bidezko teknologien bitartez detekzioa eta aurreikuspena landuz, gidaritza fidagarriagoa lortzen laguntzeko.

DCB (Datik Computing Board) ibilgailuek sortzen duten edozein informazio irakurtzeko gai den elektronika da eta iPanela tresna multzo bat; teknologia aurreratuena darabilen tresna multzoa da, edozein bezerok euskarri tekniko zentral espezializatu bat izan dezan flotaren errendimendua eta errentagarritasuna optimizatzeko, eta kostuen eta eraginkortasunaren jarraipen xehatua egiten duena.

Izan ere, gure lana dada datuak eraldatzea eta sinplifikatzea erabaki garrantzitsuak hartu behar direnean erabilgarri izan daitezen, eta bezero bakoitzarentzat irtenbide osoak eta egokituak eskaintzen ditugu hori lortzeko.

Era berean, EcoAssist-ek erregai kontsumoa murriztea ahalbidetzen du, gidariari gidaritza eraginkorra izan dadin aginduak ematen baitizkio. Ibilgailutik zuzenean jasotako datuak ematen ditu erregai kontsumoaren eraginkortasunaz eta karbono dioxido isurketez, erabakiak hartu eta baliabideak optimizatzeko.

Zerbitzu horrek hobeto kudeatutako garraioa ahalbidetzen du, seguruagoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa.

+ Berrikuntza iraunkortasunean

Iraunkortasunean berritzea, ingurumena zaintzea eta datozen belaunaldientzat etorkizuna zaintzea gure lehentasunezko estrategia da etorkizunerako.  Horregatik, buru-belarri ari gara energia-eraginkortasunean, gure enpresa guztietako hondakinen kudeaketa optimizatzen eta gure jarduerak eta produktuek sortutako ingurumen inpaktua murrizten, eta hiritarren osasuna eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzen.

Arlo horretan 2011n pauso handia egin zen elektromugikortasunaren negozio arloa sortzerakoan.  Gaur egun Irizarrek mugikortasun sistema osoak eskaintzen ditu: Autobus %100 elektrikoak eta kargarako, trakziorako eta energia biltegiratzeko beharrezkoak diren azpiegitura sistema guztiak. Horiek guztiak Taldearen teknologia %100 europarrarekin diseinatu eta fabrikatuak eta Irizarren zerbitzuaren berme eta kalitatearekin.

+ Gidatze autonomoa

Gaur egun  “Garraio dualeko sistementzat gidatze automatizatua” proiektuan murgilduta gaude CDTIren CIEN programak finantzatuta.  Proiektu honen helburua da ibilgailuen automatizazioa ahalbidetuko duten teknologiak garatzea  hiri eta industria garraioko aplikazioetan, eta horrela efizientzia, segurtasuna eta iraunkortasuna nabarmen areagotzea.

Sendotasuna eta hazkundea

Konfiantza sortzen dugu

Zabaldu

Bezeroen berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko gure apustuak 1889tik gaur arte egin du eta hazi egin gara urte horietan guztietan bai tamainan bai gaitasunean. Konfiantza sortzen duen nazioarteko enpresa bihurtu gara. Gure etorkizuneko estrategia dagoeneko bagauden arloetan haztean oinarritzen da, eta merkatu berrietara irekitzean ere bai, beti ere produktuak errentagarriak badira.

2009an hasitako industria dibertsifikazioak beste helburu bat ere badu: Irizar marka berrikuntzan lider gisa posizionatzea. Horretarako, produktu eskaintza berritu eta handitzen ari gara eraginkortasuna eta lehiakortasuna areagotu eta aberastasuna eta enplegua sortzeko.

Urteko txostena

130 urte baino gehiagoko historia

Zabaldu