2016-04_8th_european_conference_on_sustainable_cities_towns

Hiri eta herri jasangarrien Europako VIII. Konferentzia (ICLEI)

2016 apirila

Irizarrek Hiri eta herri jasangarrien Europako VIII. konferentzian parte hartu du. ICLEIk (Jasangarritasunaren aldeko tokiko gobernuen elkartea) antolatu zuen Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Udalsarea 21ekin batera eta Bilbon izan zen apirilaren 27tik 29ra bitartean.

Konferentzian parte hartu izana beste urrats bat da mugikortasun jasangarriaren aldeko apustuan eta hiri-inguruneetan eraginkortasun energetikodun proiektu berritzaileak garatzeko. Gainera, hiri-garapena jasangarria izan dadin beharrezkoa den publikoa eta pribatuaren arteko harremanak ahalbidetzen ditu.

Biltzarrak irauten duen bitartean Irizar i2e batek eraman ditu Bilboko toki batetik bestera konferentziako parte-hartzaileak. Autobusa ikusgai egon da Euskalduna Jauregiko aurrealdean eguneko ordu nagusietan.

Etiquetas: