Irizar i6 modeloko 1.000. unitatea entregatu da
2013ko ekainak 13Irizarko lantegian bertan egindako ekitaldi batean entregatu du Irizarrek bere Irizar i6 modeloko 1.000. unitatea, Ormaiztegiko lantegian egindakoa. Irizar i6 2010eko azaroan Madrilen egin zen Autobusen eta autokarren Nazioarteko Azokan -FIAA- aurkeztu zen. Bi urte beranduago, pozez baiezta dezakegu autokarrari harrera oso ona egin diotela saltzen den hainbat merkatutako bezeroek, datu honek erakusten duenez.