5

125 urte:ospatzen ari gara!!!

Indar eta hazkunde handiko unean dagoelarik, Irizarrek bere 125. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zuen, joan den uztailean, Ormaiztegiko egoitza nagusian, eta bertan 700 pertsona baino gehiago elkartu ziren, horien artean Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu jauna, Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano jauna, hainbat agintari, Irizar familiako ordezkariak, bezeroak, hornitzaileak, bertako laguntzaileak eta Irizarreko pertsonak berak.

5-c

Ekitaldian Kooperatibako lehendakari Gorka Herranz, Irizar Taldeko zuzendari nagusi Jose Manuel Orcasitas, Martin Garitano eta Iñigo Urkullu mintzatu ziren.Ondoren 125 urte hauen atzera begirakoa egin zen, sinbolismo historiko hunkigarriz betea.

5-g

Jose Manuel Orcasitasen hitzetan, ”gaur egungo Irizar taldea urte horietako guztietako bidearen emaitza da, pertsona askoren egikera onaren emaitza, sortzailearengandik hasita, orain garenaren zimenduak sortu zituztenen emaitza.Haiek guztiak eta gaur egun Irizar osatzen dugun guztiak gogoratzeko eta eskerrak emateko ordua da.Eskerrik asko benetan”.

5-e

Ondoren, mugarri garrantzitsua oroitarazteko eskultura bat deskubritu zen eta, bertaratuen harridurarako, Irizarrek denbora honetan guztian fabrikatutako autokarren desfile bat egin zen, soprano baten ahotsaz lagunduta.

5-b

Historian zehar protagonista izan diren pertsonentzako omenaldiak ere izan ziren, batez ere sortzaile eta ekintzailearen omenez etorri zen Irizar familiarentzako.

5-f

Euskal erakundeen presentzia aprobetxatuz, Irizarren instalazio berrien inaugurazio ofiziala egin zen, horren barruan Irizarren I+G zentroa den Creatiorena.

5-d

Ekitaldia amaitzeko, globo ugari askatu ziren eta koktela banatu zen, hainbat opera lanek eta dantza tradizionalek girotuta.

 

Etiquetas: Irizar Taldea